XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SILVAKO SANTA BEATRIZEN FESTABURUAN

Beatriz santuaren eguna ospatzeak damaigun pozez gainezka, hurbil gaitezen Aita Jainkoarengana eta aurkez diezazkiogun gure eskariak.

-Eliza santuaren alde:

mundu zabaleko kristau elkarte guztietan Kristoren misterioa hotsegiten asma dezan.

Eska diezaiogun Jaunari.

-Gobernari eta politikako gizon-emakumeen alde:

behartsuenei lagunduz, herritar guztien bakea eta ongizatea zaindu ditzaten.

Eska diezaiogun Jaunari.

-Lekaime kontenplarien elkarte guztien alde:

pobreki biziz eta otoitzari emanik, Elizaren lanak espirituz aberastu ditzaten eta kristauentzat eredu izan.

Eska diezaiogun Jaunari.

-Gazteen alde:

begiak ederrari emanik, adimena egiarentzat eta bihotza onarentzat dutela bizi daitezen.

Eska diezaiogun Jaunari.

-Gu guztion alde:

pobretasunean biziz, menpeko eta garbi, Jaunak bere zerbitzuan eutsi diezagun.

Eska diezaiogun Jaunari.

Jainko Aita onbera, jaso itzazu errukiz gure eskariak; eta, Silvako Beatriz bitarteko dugula, zure maitasunean zaindu gaitzazu. Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Amen.